Zerbitzuak


Eskaintza eta konponbide sorta zabala eskaintzen dugu kasu ezberdinetako.

FISIOTERAPIA INBASIBOA

  • PUNTZIO LEHORRA

    Orratz bat erabiliz, giharretan sortzen diren puntu gatillo miofaszialak tratatzeko erabiltzen dugun teknika da. Bai kirolean edo lanpostuan egiten ditugun mugimenduen edo postura txarren eraginez sortzen diren muskuluetako mina tratatzeko erabiltzen da. Teknika honekin, mina murriztu eta mugimendu barrutia handitzen dugu.

  • EPI

    Larruazalean eta ehunen zeharreko elektrolisi intratisularra: Denbora luzeko tendoi arazoak eta fibrosiak lantzeko erabiltzen den teknika alternatiboa da. Aurretik beste teknikek eraginik izan ez dutenean teknika honetaz baliatzen gara, beti ere ariketa fisikoarekin batera.

ESKUZKO TERAPIA

  • Gure eskuak lanerako ditugun tresna hoberenak dira. Beraiekin hainbat teknika egin ditzakegu giharren tentsioak kentzeko, drainaje linfatikoa hobetzeko etab.

Ekografia

  • Ekografia
    muskuloeskeletikoa

    Ehun bigunak, adibidez, lotailuen, muskuluen edo tendoien egoera eta jokaera, denbora errealean, era estatiko eta dinamikoan ikusteko, baloratzeko eta diagnostikatzeko garaian jauzi kualitatiboa eskaintzen duen erreminta da.

REABILITAZIOA ETA KIROL ERREADAPTAZIOA

  • Gure tratamenduetako zati garrantzisuenetakoa da. Bertan, aurretik aztertu ditugun akatsak eta hobetu beharrezko atalei begia jartzen diegu, zuen errekuperaketan aurrea atera zaitezten modu seguruenean eta hoberenean.


Nafarroa etorbidea 32, 2b behea, 20200 Beasain
T: 623 198 517
E: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.